lunes, 14 de abril de 2014

ARGALA

"Ni la Izquierda Abertzale ni ninguna formación política podrá solucionar los problemas de la clase trabajadora vasca. Unicamente el mismo pueblo trabajador vasco podrá solucionar sus problemas"
   -ARGALA-

jueves, 10 de abril de 2014

EUSKAL HERRIKO LANGILE MUGIMENDUA

EUSKAL HERRIKO LANGILE MUGIMENDUA


Gaur egungo langileriaren konformismoa ikusita, beharrezkoa iruditzen zaigu balorazio bat egitea gaur egungo langile borrokari buruz.

Nazio honetan, Euskal Herrian, betidanik izan da langile mugimendu indartsua, hemen egon den industrializazioak bultzatua. Nahiz eta Espainiatik eta beste lekutatik etorkinak etorri, langile guztiak bere diferentzia nazionalaz ahaztu eta batera borrokatzen zuten beraien eskubideak aldarrikatzeko. Aipatzekoak dira La Naval edo Euskalduna enpresetan egon diren langile erresistentziak 80ko hamarkadan. Horrez gain, milaka pertsonek kalean beraien eskubideak defendatzeko mobilizazioak egiten zituzten. Izan ere, garai horietan langile-klasea kontzientziatua zegoen borrokatzeko orduan, eta nahiz eta jasaten zuten errepresioa jasan, argi zeukaten zein zen beraien helburua, eta horregatik gogor borrokatzen zuten.

Orduko langile borrokaren ondorioz hainbat hobekuntza lortu ziren langileriarentzat, eta beraien bizi-maila nabarmen igo zen. Nahiz eta lehen baina hobeto bizi, langileriaren zati handi bat ahaztu egin da burgesiaren esplotazioaren menpe daudela, eta langile-klasekoak direla. Izan ere, askok uste dute udaran oporretara joan ahal izateagatik eta bizi baldintza  hobeagoak edukitzeagatik klase-ertainekoak direla, eta fabriketan lan egiten dutenak soilik direla langile-klasekoak. Langile askok ere pentsatu dute partidu politikoek beraien arazoak konponduko dituztela. Honen aurrean, Argalaren hitzak gogoratu nahi ditugu: “Formazio politiko bakar batek ere ez ezin ditzake konpondu langileriaren arazoak. Langileriak bakarrik konpondu ditzazke bere arazoak”. Parlamentua burgesiaren instrumentu bat da langileak zapaltzen jarraitzeko, beraz, ezinezkoa da hor parte hartzen duen edozein alderdi politikok langileriaren arazoak konpontzea. Erreformaren bat egin dezake langileak hobeto bizitzeko, baina hala ere, langileak zapalduak jarraituko dute. Beraz, ezinezkoa ikusten dugu langileek beraien helburua lortzea bozka bat emanez.

Aurreko lerroetan aipatu ditugun arrazoien ondorioz, langileriaren jarrera asko aldatu da, eta gaur egun egiten diren mobilizazioak lehengoak bainon askoz ahulagoak dira, bai manifestari kopuruarengatik, bai borrokatzeko moduarengatik. Gaur egungo grebak egun bakarrekoak izaten dira eta gehienetan ez da helburua lortzen, patronala eta burgesia  greba hauekin ez da ahultzen. Nahiz eta jakin zer dakarren denbora luze bateko greba egiteak, kontziente izan behar dugu gaur egungo egoera aldatzeko eta lan erreformak bertan behera uzteko bide bakarra dela, historiak erakutsi duen bezala. Aurten bertan Madrileko kale-garbitzaileek erakutsi dute greba luzeekin eta borrokarekin lortu daitekeela burgesiak ezarritako neurriak deuseztatzea.

Beraz, gure ustetan grebak luzeagoak izan behar dute, baina hala ere, langileen eskubideen alde egiten diren greba eta mobilizazio guztietan parte hartzeko deialdia egiten dugu.







Erakunde Iraultzaile Komunista