viernes, 28 de marzo de 2014

Ikasle greba orokorraren balorazioa



IKASLE GREBA OROKORRAREN BALORAZIOA


Lehenik eta behin, aurreko idatzian adierazi genuen bezala, greba deialdiaren erribindikazioekin bat gatoz.

Wert jaunaren hezkuntza lege berri honen aurkako gure posizioa erakutsi nahi dugu, lege honek orain arte borrokaz lortutako eskubideak guztiz urratuko baitizkigu, Frankismoaren garaiko hezkuntza sistema ezarriz.

Gazteriaren sena beti izan da konbatiboa eta iraultzailea, azken urte hauetan  galtzen hasia den sena. Gure helburuak lortzeko, antzerkiak, gitarra eta txifloa jotzeak, eta abesteak ez duela ezetrxo ere aldatuko errepikatu nahi dugu.Kapitalismoak nahi dituen protestak baitira horiek;horrelakoak nahi gaituzte, esklabu irrifartsuak.

Antolatzen diren manifestazioetara azaltzea ez da nahikoa planteatzen ditugun helburuak lortzeko, historian zehar ez baita  lortu benetako etsaiari, kapitalismoari, txistu eta kantu bidez garaitzea. Euskal Herrian indar gehien duen ikasle sindikatuak atzoko greba deialdia izugarrizko arrakasta izan zela diote, baina guk ez dugu hala ikusten. Sindikatu txobinista honen jarrera pazifista guztiz kritikagarria dela deritzogu, euskaldunon ongizatean besterik zentratzen ez baitira.

Estatu mailan  bi eguneko greba izan dutela ere aipatu nahi dugu, elkartasun osoa adierazi nahi diegu Euskal Herrian eta estatu guztian izan diren atxilotuei, bere eskubideen defentsan kalera atera diren milaka eta milaka ikasleei.

Erakunde Iraultzaile Komunista

miércoles, 26 de marzo de 2014

Martxoak 27ko ikasle greba



MARTXOAK 27KO IKASLE GREBA

Martxoaren 27ko ikasle greba dela eta, Erakunde Iraultzaile komunistatik gure babesa ematen diogu biharko ikasle grebari eta greba honetan parte hartuko dugula adierazi nahi dugu, nahiz eta ados ez egon greba honetarako deialdia egin duten ikasle sindikatuekin.

Dakizuenez, greba hau PPk inposatuko duen LOMCE lege frankistaren aurka da, ez ezartzeko ez Euskal Herrian ez Estatu mailan. Lege honek frankismoaren garaiko hezkuntzara bueltatzea du helburu. Lege honen neurri batzuk hauek dira:

- Ikasleak beraien noten arabera sailkatu, nota ain onak ez dituztenei ez uzten goi-mailako ikasketak egiten.

- Erlijioa derrigorrezko ikasgai bihurtu.

- DBH eta Batxilergoan 1000€ baina gehiago ordaindu beharko du urtero ikasle bakoitzak matrikula eta eskola materialaren artean.

- Euskarazko orduak murriztu, eta horren ordez gaztelania eta ingelesa ezarri.

- DBH amaitzerakoan azterketa bat egitea. Azterketa hori suspendituz gero, zuzenean Lanbide Heziketara joan behar da, eta gero erdi-mailako gradu bat egiteko aukera bakarrik egongo da.

- Ikastetxeei aukera eman sexuarengatik bereizteko ikasleak geletan.

- Ikastetxetako zuzendariak gobernuko kideek aukeratu ditzakete.

Esan dugun bezala, lege honekin frankismoaren garaiko hezkuntza izango dugu Estatu mailan eta Euskal Herrian. Pribatizazioaz gain, Euskal Herria, Katalunia eta Galizako ikasleak kaltetuak izango dira hizkuntzaren neurriekin ere, beraien ama-hizkuntzak zapaldu eta gaztelania inposatuko delako beraien eskoletan.

Askok pentsatuko dute greba honetan parte hartzeagatik, konbokatzen duten sindikatuen alde gaudela. Sindikatu hauekin ados ez gaudela adierazi nahi dugu, gehienbat Ikasle Abertzaleak sindikatuarekin. Gogoratu behar dugu aurreko greba egin zenean estatu mailan, hauek ez zutela parte hartu, ustez horregatik euskaldunagoak direlako. Estatu Espainiarraren barruan bizi garen bitartean beste Espainiako langile eta  ikasleei bezala kaltetuko digu hartzen diren erreformak. Nahiz eta ez egon ados sindikatu hauekin, LOMCE legea ez ezartzeko bidea grebak eta mobilizazioak direla uste dugu, ikasleen batasunak bakarrik lor dezakeelako lege hau bertan behera geratzea, eta greba hauek egiten diren bitartean parte hartuko dugu.


 Erakunde Iraultzaile Komunista

lunes, 24 de marzo de 2014

Serbia, 15 urte ondoren



Serbia, 15 urte ondoren

15 urte bete dira NATOk (OTAN) bonbardeaketak hasi zituenetik Serbia eta Montenegron (garai hartako Jugoslavia). Milosevic serbiar presidenteak ez zuen onartu Estatu Batuek sinatuarazi zioten Rambouvillet-eko bake ituna, non Kosovoren autonomia handiagoa eskatzen zen (AEBk finantziatutako albaniar ultraeskuindarren mesedetan) eta serbiar tropak beraiena zen Kosovotik alde egitea, tropa horiek 
NATOk ordezkatuz.

1999ko martxoaren 24an hasi zituzten bonbardeaketak 78 egun luze iraun zuten. Kosovo AEBren protektoratu bilakatzeko helburuak zituen bonbardeaketa hauetan, 2.000 serbiar zibil baina gehiago hil, 6.000 zauritu, ehundaka eskola eta ospitale suntsitu eta milaka etxe sarraskitu zituen NATO erakunde terroristak 2.300 misil eta 14.000 bonba jaurti ostean, Europa eta AEBko gobernu “demokratikoek” sarraski hau txalotzen zuten bitartean, nahiz eta ONUn onartua ez izan. Gainera, Serbiako lantegi asko ere suntsitu zituzten, inbasioa eta gero herrialde honek aurrera ez egiteko. Bonbardaketa hauen garaian Javier Solana, PSOErekin izandako ministroa, zen NATOren idazkari nagusia, bitxikeri bat non argi uzten duen alderdi honen ideia inperialistak, norbaitek zalantzak bazituen ere.

Nahiz eta Serbiako gobernuak gehiegikeriak egin Kosovon bizi ziren beste etniekin (gaur egun gehiegikeria horiek baino handiagoak egiten dituzte Kosovon bizi diren serbiarrekin) bonbardaketa horien guztiz aurka gaude, mendebaldeko gobernuen intereserako egin zirelako sarraski horiek, bai ekonomikoak bai politikoak, serbiar herria guztiz txikituta utziz. Justizia eskatzen dugu hainbeste sufritu duen serbiar herriarentzat eta gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Azkenik, eta zalantzaren bat bazegoen, sarraski guzti hauen arduradunak ez dira epaituak izan gerra krimenengatik hainbeste arduratzen den La Hayako tribunalarengandik.