viernes, 28 de marzo de 2014

Ikasle greba orokorraren balorazioa



IKASLE GREBA OROKORRAREN BALORAZIOA


Lehenik eta behin, aurreko idatzian adierazi genuen bezala, greba deialdiaren erribindikazioekin bat gatoz.

Wert jaunaren hezkuntza lege berri honen aurkako gure posizioa erakutsi nahi dugu, lege honek orain arte borrokaz lortutako eskubideak guztiz urratuko baitizkigu, Frankismoaren garaiko hezkuntza sistema ezarriz.

Gazteriaren sena beti izan da konbatiboa eta iraultzailea, azken urte hauetan  galtzen hasia den sena. Gure helburuak lortzeko, antzerkiak, gitarra eta txifloa jotzeak, eta abesteak ez duela ezetrxo ere aldatuko errepikatu nahi dugu.Kapitalismoak nahi dituen protestak baitira horiek;horrelakoak nahi gaituzte, esklabu irrifartsuak.

Antolatzen diren manifestazioetara azaltzea ez da nahikoa planteatzen ditugun helburuak lortzeko, historian zehar ez baita  lortu benetako etsaiari, kapitalismoari, txistu eta kantu bidez garaitzea. Euskal Herrian indar gehien duen ikasle sindikatuak atzoko greba deialdia izugarrizko arrakasta izan zela diote, baina guk ez dugu hala ikusten. Sindikatu txobinista honen jarrera pazifista guztiz kritikagarria dela deritzogu, euskaldunon ongizatean besterik zentratzen ez baitira.

Estatu mailan  bi eguneko greba izan dutela ere aipatu nahi dugu, elkartasun osoa adierazi nahi diegu Euskal Herrian eta estatu guztian izan diren atxilotuei, bere eskubideen defentsan kalera atera diren milaka eta milaka ikasleei.

Erakunde Iraultzaile Komunista

No hay comentarios:

Publicar un comentario