lunes, 24 de marzo de 2014

Serbia, 15 urte ondoren



Serbia, 15 urte ondoren

15 urte bete dira NATOk (OTAN) bonbardeaketak hasi zituenetik Serbia eta Montenegron (garai hartako Jugoslavia). Milosevic serbiar presidenteak ez zuen onartu Estatu Batuek sinatuarazi zioten Rambouvillet-eko bake ituna, non Kosovoren autonomia handiagoa eskatzen zen (AEBk finantziatutako albaniar ultraeskuindarren mesedetan) eta serbiar tropak beraiena zen Kosovotik alde egitea, tropa horiek 
NATOk ordezkatuz.

1999ko martxoaren 24an hasi zituzten bonbardeaketak 78 egun luze iraun zuten. Kosovo AEBren protektoratu bilakatzeko helburuak zituen bonbardeaketa hauetan, 2.000 serbiar zibil baina gehiago hil, 6.000 zauritu, ehundaka eskola eta ospitale suntsitu eta milaka etxe sarraskitu zituen NATO erakunde terroristak 2.300 misil eta 14.000 bonba jaurti ostean, Europa eta AEBko gobernu “demokratikoek” sarraski hau txalotzen zuten bitartean, nahiz eta ONUn onartua ez izan. Gainera, Serbiako lantegi asko ere suntsitu zituzten, inbasioa eta gero herrialde honek aurrera ez egiteko. Bonbardaketa hauen garaian Javier Solana, PSOErekin izandako ministroa, zen NATOren idazkari nagusia, bitxikeri bat non argi uzten duen alderdi honen ideia inperialistak, norbaitek zalantzak bazituen ere.

Nahiz eta Serbiako gobernuak gehiegikeriak egin Kosovon bizi ziren beste etniekin (gaur egun gehiegikeria horiek baino handiagoak egiten dituzte Kosovon bizi diren serbiarrekin) bonbardaketa horien guztiz aurka gaude, mendebaldeko gobernuen intereserako egin zirelako sarraski horiek, bai ekonomikoak bai politikoak, serbiar herria guztiz txikituta utziz. Justizia eskatzen dugu hainbeste sufritu duen serbiar herriarentzat eta gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Azkenik, eta zalantzaren bat bazegoen, sarraski guzti hauen arduradunak ez dira epaituak izan gerra krimenengatik hainbeste arduratzen den La Hayako tribunalarengandik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario