MARTXOAK 27KO IKASLE GREBA
Martxoaren 27ko ikasle greba dela eta, Erakunde
Iraultzaile komunistatik gure babesa ematen diogu biharko ikasle grebari eta
greba honetan parte hartuko dugula adierazi nahi dugu, nahiz eta ados ez egon
greba honetarako deialdia egin duten ikasle sindikatuekin.
Dakizuenez, greba hau PPk inposatuko duen LOMCE
lege frankistaren aurka da, ez ezartzeko ez Euskal Herrian ez Estatu mailan.
Lege honek frankismoaren garaiko hezkuntzara bueltatzea du helburu. Lege honen
neurri batzuk hauek dira:
- Ikasleak beraien noten arabera sailkatu, nota
ain onak ez dituztenei ez uzten goi-mailako ikasketak egiten.
- Erlijioa derrigorrezko ikasgai bihurtu.
- DBH eta Batxilergoan 1000€ baina gehiago
ordaindu beharko du urtero ikasle bakoitzak matrikula eta eskola materialaren
artean.
- Euskarazko orduak murriztu, eta horren ordez
gaztelania eta ingelesa ezarri.
- DBH amaitzerakoan azterketa bat egitea.
Azterketa hori suspendituz gero, zuzenean Lanbide Heziketara joan behar da, eta
gero erdi-mailako gradu bat egiteko aukera bakarrik egongo da.
- Ikastetxeei aukera eman sexuarengatik
bereizteko ikasleak geletan.
- Ikastetxetako zuzendariak gobernuko kideek
aukeratu ditzakete.
Esan dugun bezala, lege honekin frankismoaren
garaiko hezkuntza izango dugu Estatu mailan eta Euskal Herrian. Pribatizazioaz
gain, Euskal Herria, Katalunia eta Galizako ikasleak kaltetuak izango dira
hizkuntzaren neurriekin ere, beraien ama-hizkuntzak zapaldu eta gaztelania
inposatuko delako beraien eskoletan.
Askok pentsatuko dute greba honetan parte
hartzeagatik, konbokatzen duten sindikatuen alde gaudela. Sindikatu hauekin
ados ez gaudela adierazi nahi dugu, gehienbat Ikasle Abertzaleak
sindikatuarekin. Gogoratu behar dugu aurreko greba egin zenean estatu mailan,
hauek ez zutela parte hartu, ustez horregatik euskaldunagoak direlako. Estatu
Espainiarraren barruan bizi garen bitartean beste Espainiako langile eta ikasleei bezala kaltetuko digu hartzen diren
erreformak. Nahiz eta ez egon ados sindikatu hauekin, LOMCE legea ez ezartzeko
bidea grebak eta mobilizazioak direla uste dugu, ikasleen batasunak bakarrik
lor dezakeelako lege hau bertan behera geratzea, eta greba hauek egiten diren
bitartean parte hartuko dugu.
Erakunde Iraultzaile Komunista
No hay comentarios:
Publicar un comentario